Jairako materialaren salmenta
- sortzenjaia2015
- 1 abr 2015
- 1 Min. de lectura
Lehenengo salmentan izandako arrakasta ikusita, Guraso elkarteko eta Sortzenen salmenta komisioko amak eta aitak bigarren elkarretaratzea antolatu zuten Sarrigurengo eskola publikoan. Eskaerak jasoz aparte, txikien kamisetak, margoak, libretak, txapak eta Izpitxoren ipuina saldu dira. Sortzen 2015en produkturen bat erosi duzuen familia guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. Oporretatik bueltan, apirilaren 13aren astean, helduen kamisetak eta txikientzako biserak izango ditugula aurreratzen dizuegu. Abisua pasako dugu! Apirilaren 19an Faltzesen egongo gara gure merchandising guztiarekin “Euskara Herria Josten Jaia” ospatzen. Ez galdu aukera, Faltzesera etorri jaiegun ederra giro euskaldunean pasatzera. Halaber, produktu oso berezi bat dugu eskuragai, haurrentzako lepoko-identifikatzaileak!
Hauek on-line bakarrik eros daitezke. Lotura honetan klik egin http://www.identificadorespersonales.com/index.php/usuario/blog/100-sortzen-ikasbatuaz-2015ko-jaia-fiesta-de-sortzen-ikasbatuaz-2015

Comentarios