IZPITXO MUNDUAN BARRENA
- sortzenjaia2015
- 1 abr 2015
- 1 Min. de lectura
Gaurkoan Izpitxoren abentura berri baten bueltan gatoz. Sarrigurengo eskola osoak proiektu handi batean lan egin du: MUNDUKO ZIBILIZAZIOAK.
Proiektu hau Sarrigurengo eskolako ikasle eta irakasleen interesetik sortu da. Gure eskola, hain handia izanik, munduko txoko ezberdinetako pertsonak biltzen ditu. Beraz, proiektu honekin guztion arteko loturak bilatu eta eraiki nahi ditugu.
Proiektuaren hasiera inauteriekin lotu genuen, munduko txoko ezberdinetako ohiturak landuz. Oraingoan eta gertu gaudela, Maiatzean ospatuko dugun Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaiarekin.
Izipitxok hau jakinda, munduko kultura ezberdinen janzkera eta pertsonaiaz osatu genituen marrazkietan parte hartu nahi izan zuen. Izpitxok oso gustokoa baitu mozorratzea!
Horra gure marrazkiak, Raul Ibañez artistak egina:














댓글