top of page
Recent Posts

Bideokliparen grabaketa

Gaur Bideo kliparen grabaketan izan gara. Goizean goizetik Sarrigurengo guraso, ikasle eta irakasleokin batera goiz itzela pasa dugu. jende asko bildu gara eta guztiak dantzan hasi baino lehen Oskar Estanga zeremonia maisuak, dantzarako irizpideak eman dizkigu, koreografia erakutsiz. Eta nola ez...hainbat gurasoen iniziatibaz ere...ipurdiak astintzen jarri gara denok.

20150301112932.jpg
20150301112931.jpg

Estribiloko jende multzo erraldoaik grabatu ditugu lehenbizi. Gero, hamaiketako ederra prestatu digute Jaiko Lantaldekoek. Txorizoa, gazta, zukuak... MMMMM!

Honen ostean, lanean segitu dugu, plano motzagoak eta zehatzagoak grabatuz. Teknikari ekipo bikaina! Deitaleak, aurpegiak eta kanpoan euria ari bazuen ere...kolorea atera diote grabaketari.

Mila esker gerturatu zareten giuztioi. Bideoklip ederra geratuko zaigu. Laister hemen izanen duzue ikusgai.


  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page