top of page
Recent Posts

ABESTIAREN GRABAKETA

Aurtenko abestia, Oskar Estangak, Zwekere talderekin batera konposatu du. Otsailaren 25 grabatzen hasi ziren, 28an Sarrigurengo eskolako lehendabiziko ikasleek grabaketan parte­hartu zuten ere. Kantari finak eta ahots lirainak. Bikain aritu ziren estudioan. Hona hemen horren lekuko izan zen bideoa:

Hona hemen abestiaren letra. Praktikatzen hasi zaitezten:

Haizearen bizilekua zen orain berriz etxez ta jendez betea umeentzat beharrezkoa da eskola izatea adreiluak jarri diren arren azpian guztiak pozik ibiltzeko eskolaren barruko bihotza falta da egiteko

Guraso, haurrak, irakasleak, ohartuta egoeraz zerbait ederra sortu daiteke aurrean dagon aukeraz maitasun izpiz betez paretak lagun artean euskeraz, herri berrian ibil gaitezke haizea bezala hegaz,

Sarriguren eskola berri bat sortzen, Sarriguren herri bat Sortzen Hartu arnas, presta lanerako, gure eskuetan baitago geroa, barruetan beti egongo da Izpitxoren beroa

Laister entzungai izanen duzue hemen. Eta bideoklipa grabatuko dugu ere!!

ADI!


  • Facebook Basic Square
  • Twitter Basic Square
  • Google+ Basic Square
bottom of page